LEB jaialdiak MECNA zigilua du, hau da, Nafarroako Gobernuak egitasmoa interes sozial eta kulturalekotzat jo du.
Nafarroako Kultur Mezenasgoaren Legeak (MECNA) onura fiskal garrantzitsuak eskaintzen dizkie interes sozialeko deklaratutako proiektu kultural eta artistikoetan laguntzen duten pertsonei, beraz, egiten dizkiguzun dohaintzak kenkari garrantzitsua izango du pertsona fisikoen errentaren aitorpena aurkezten duzunean.
Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergaren kuotaren kenkaria % 80koa da kotizatutako lehen 150 euroetan eta % 40koa gainerakoetan.
Kenkari hau aprobetxatuz gero, egiten duzun dohaintza gutxiago kostatuko zaizu, baina LEB jaialdiak kopuru osoa jasoko du.
Adibidez:
Laguntza | Kenkaria | Zuri kostatutakoa | LEB jasotakoa |
25 € | 20 € | 5 € | 25 € |
50 € | 40 € | 10 € | 50 € |
150 € | 120 € | 30 € | 150 € |
500 € | 240 € | 260 € | 500 € |
Un proyecto de IRIARTEA PILEZ