Txikiei zein handiei zuzendutako ikuskizun hau Oihan Indartek edo Ioritz Galarragak interpretatuko solo edo bakarkako lana dugu, eta Pantxika Telleria dugu koreografiaren arduraduna. Itxitako kupula puzgarri harrigarri baten (4m50eko gutxieneko garaierarekin) azpiko gunea baliatuz, 3 urtetik gorako guztiek ikusteko moduko pieza dugu O!, mugimenduaren eta mugimeduak argiarekin duen loturaren bidez harridura txundigarria eragiten duena, itsasoan harri-koskor bat altxa eta handitasun mugagabe horretan funtsezko infinitua aurkituko bagenu bezala, nolabait esateko. Nola txunditzen gaitu haurtzaroak?
Bat-batean ageri zaigu hori guztia eta ikusle gisa izango gara horren guztiaren jakitun lan koreografiko aldi berean abstraktu eta izugarri poetikoaren aurrean. Edo nola zeharkatu itsas amildegiak ortzi izartsura iritsi arte. Edo nola adierazi gizakiaren eta gizakia inguratzen duen naturaren arteko loturari dagokionez etendako une baten denbora…
Koreografia PANTXIKA TELLERIA Dantzari ta Musikaria Oihan Indart edo Ioritz Galarraga Capdequi Musika Thierry Biscary Jantziak Maritzuli Konpainia Teknika diseinua Franck Girodo Argiak Javi Ulla Teknikari zuzendaritza Aritz Amilibia Gerente Teknikoa Gotzon Hegoas Ekoizpen administrazailea Guilhem Boudières Ekoizpen gerentea Christian Aldaco