Guztientzat
Doakoa |
Arnolda Nöir artista lituaniarrak behaketa-bidaia bat proposatzen digu bizitzaren jolasa nabarmendu dadin. Joko hori, ohikoa denez, oharkabean pasatzen da gure egunerokotasunean. Beste era batera esanda, errutinan kokatuta ezkutatzen den ohiz kanpoko hori ikusaraztea da kontua. Horretarako, pista, soinu eta hizkuntza-joko bat eskeintzen digu, bidean ezkutatuta dauden seinaleak salatzen dituena. Ikuslea parte-hartzaile bihurtzen du bere ikuspuntua, bere begirada propioa eta partikularra erabili dezan, Agoitz berraurkitzeko. Bidaia inspiratzaile eta irudimentsu bat da, jolasean zehar bizitako esperientzia bakoitzean oinarritutako sorkuntza kolektibo batekin amaitzen dena.
Arnolda Nöirrek, artista eta diziplina anitzeko pedagogoak, beti uztartzen ditu sormen prozesua eta espazioa talentu, gizatasun, intimitate eta eraldaketa partekatuko aukera multzo bat sortzeko. Publikoa pieza aktiboa da. Artistak beti proposatzen du harritzeko gaitasuna estimulatuz jolastea: norbere buruaz ere harritzea. Arnolda Nöirrek estimulu eta aukera gisa funtzionatzen duten hainbat lengoaia konbinatuz gozatzen du, jokalariak (parte-hartzaile bihurtutako publikoa) bere hizkuntza espresiboa aurki dezan.
Sorkuntza: Arnolda Nöir