Foroa
Foroa
Mahi ingurua Nafarroako Eskoizpen Eszenikoko Enpresen Elkartearen esku.
Nafarroa Eszena ekoizpen eszenikoko enpresen elkarte bat da, eta gure erkidegoan nahiz erkidegotik kanpo arte eszenikoak sendotzeko eta garatzeko tresna baliagarria izateko borondate sendoarekin sortu zen.
07/12/23
16:00 – 19:00 / 180 min.
Udaletxea, Aurelio León Aretoa
Doakoa, Aretoa bete arte.
En caso de tener alguna otra necesidad de accesibilidad comunícanoslo en inclusionfestivalleb@iriarteapilez.com.
David Bernués Acrónica Producciones taldearen bazkide sortzailea da, eta esperientzia handia du argiztapenaren diseinuan eta eszenarako proiekzioak eta ikus-entzunezko materialak sortzen. Nafarroako eta EAEko konpainia ugarirentzat lan egin du, eta errealizadore eta editore izan da ETB1eko eta ETB2ko hainbat saiotan.
Antzerki-ekoizpenei dagokienez, argiztapen hauek sortu ditu: Tanttaka Teatroaren El nadador de aguas abiertas; Kukairen ‘Erritu’ eta ‘Oskara’; Inextremis Teatroren ‘El rey tuerto’; Marta Coronadoren ‘El silencio de las flores’; Opus Liricaren ‘Orfeo y Eurídice’; Kalapita Produktions-en ‘Manez eta Kobreak’; Tanttanka-Akronicaren ‘El silencio de Elvis’ eta Carmen Larrazen ‘Transoceánica’, besteak beste.
Hainbat ikuskizunen ikus-entzunezko diseinua ere egin du.
Argiztapen diseinu onenaren Max Sarirako finalista izan da ‘Eta orain zer? ‘¿Y ahora qué?’, Kukai Dantzarena.
Nuestra vinculación con el territorio pretende la diversificación y la descentralización territorial de la cultura.
Ramoni López Bauza da une honetan Nafarroako Antzokien sareko idazkari teknikoaren buru den kultur kudeatzailea. Nafarroako 35 udalerrik osatzen dute elkarte hori, espazio eszeniko hornitua dute eta kalitatezko arte eszenikoen programazio erregularra eta egonkorraren alde lan egiten dute.
Kazetaritzan lizentziaduna eta kultur kudeaketan hogei urte baino gehiagoko esperientzia duena, Ramonik Balear Uharteetan, Katalunian eta Nafarroan egin du bere ibilbidea.
Nafarroako Antzokien Sarean egiten dituen lan ugarien artean, “Oholtzara Salto a Escena” programaren seigarren edizioaren kudeaketa du ardatz. Programa horren helburua da arte eszenikoak nerabeei hurbiltzea, eta, historian zehar, 18.000 gazte nafarrengan baino gehiagorengan izan du eragina.
Hainbat dantza eskolatan trebatu ondoren, Dantzaz Konpainian ekin zion bere ibilbide profesionalari. Danimarkako Black Box Dance Company-ko kidea izanda, aldi berean, Suzanne Dellal Dance Center-eko Gaga Winter Course delakora joaten da.
2017ko MAX sarietan gizonezko interprete onenaren izendapena jaso zuen Oskaran, Kukai Dantza eta Marcos Morau – La Veronalen arteko lankidetzan egindako lanagatik. Jérôme Bel-en GALAn parte harten du. Valentziako Erkidegoko Premis de les Arts Esceniques sarietarako dantzari onenaren izendapena jaso zuen Taiat Dansaren “Canvas of Bodies” lanagatik. 2021ean Nafarroako Talentu Artistikoa Sustatzeko Saria jaso zuen.
Kataluniako Oberta Unibertsitatean Kultur Kudeaketa Masterra da. 2022ko udazkenetik aurrera La Veronaleko produkzio taldean lan egiten du eta kanpoko sorkuntzez arduratzen da: Theatehaus Sttutgart, Ballet Zürich, Lyongo Opera, Belemeko Kultur Zentroa, Sttatsballet Berlin, NDT, Deutsche Oper am Rheim, NDCWales edo Atterballeto direla barne. 2016tik, Lesakan egoitza duen Led Silhouette dantza konpainia zuzentzen du Jon Lopezekin batera. “Los Perros” bere azken lanak koreografia onenaren kataluniar kritikaren saria jaso zuen 2023an.
Donibane Lohizunen sortua, Pantxika Telleria euskal dantza tradizionalaren munduan murgildu zen txikitatik. Nera-bezaroan, Pariseko Musika eta Dantza Kontserbatorio Nazionalean sartu zen. Urte batzuk berantago, Bordeleko CAFEDEMeko Dantza Irakasle gisa esta-tuko diploma lortu zuen. 2001ean sortu zuen EliralE.
Hogei urte geroago, Konpainiak sorkuntza errepertorio zabala du eta dantza kon-painia bat baino gehiago da, Euskal Herrikoko, bere lurraldeko, biztanleekin kulturalki konpromezua duen eragile bihurtu da. Pantxika T.-ren ikerketa eremuak arte koreografikoan ta gorpuztasunaren esplo-razioan daude, jendartea eder bilakatzeko eta konfiantza emateko helburuarekin.
Elirale-Pantxika Telleria Konpainiak gara-tutako Dantzan Bizi proiektuak zalantzan jarri nahi du konpainia baten lanean arte koreografikoan sentsibilizatzeak duen lekua, eta, aldi berean, zalantzan jarri nahi du haren mikrokosmos instituzional eta profesionala. Era berean, konpainia batek bere lurralde naturalaren barruan eta biztanleengandik ahalik eta gertuen duen funtsezko eginkizuna eta misioak modu pragmatikoan zalantzan jartzea ahalbidetzen digu.
Azala quiere decir «piel» en euskera, una membrana permeable que permite al organismo mantener íntegras sus estructuras al tiempo que comunicarse con el entorno; también significa «superficie», aquello que hace referencia a la extensión de un territorio.
Las nuevas dramaturgias no tienen sentido sin ese mestizaje que se crea en la sinergia de lenguajes y en la posibilidad de establecer un diálogo entre la tradición y la vanguardia. Somos productos éticos y estéticos de nuestros ancestros más primitivos y de todo aquello que hemos podido estudiar y descubrir, por tanto, si algo puede considerarse nueva dramaturgia es aquella que huela a pasado y se abra como un paisaje inquietante al futuro.
Koreografoa. Biologiako Fakultatean ekosistemetan eta populazioen dinamikan espezializatu zen. Dantza eta inprobisazio berriak ikasi zituen. 2000. urteaz geroztik, bere lana sortzen du, eta 2008az geroztik Azala sorkuntza eta arte-egoitzen gunea eraiki eta zuzentzen ditu, Arabako Lasierra herrian. Gorputzari, ahotsari eta mugimenduari lotutako sortzaileak hartzen ditu batez ere. Sortu zenetik, gero eta basatiagoa den ekosistema baten parte diren eragileekin lankidetza ugari garatu ditu. 2017an Eusko Jaurlaritzak Gure Artea saria eman zion.
2019az geroztik, Zirriborroak eta Gero/Borradores del futuro argitaletxeko editorial-taldeko kidea da, gaur egun dauden esperientzia zehatzetatik abiatzen diren alternatiben edo utopien etorkizuna irudikatzen duten fabulen bilduma.
Azala organismoari egiturak osorik mantentzea eta, halaber, ingurunearekin harremanetan jartzea ahalbideratzen dion mintz iragazkorra da. Azalerak lurralde baten hedadurari erreferentzia egiten dio ere.