Doakoa |
Iñaki Ardanaz antzezleak anfitrioi lanak egingo ditu LEB Jaialdiaren lehen edizioaren inaugurazioan.
Arte Eszenikoetan murgiltzeko bederatzi egun biziren hasiera dugu. Gainera, ekitaldian, LEB-CTMT, AATek lagundutako testu eszenikoen lehen saria emango da.
CTMT ConTinta Me Tienes argitaletxea da.
AAT Antzerki Egileen Elkartea da.
Sandra Cendalek (ConTinta Me tienes argitaletxekoa), Eva Mirrek (antzerkigilea eta zuzendaria, 2019ko Calderón de la Barca Saria), Mariajo Lópezek (antzerki kritikaria), David Monterok (Antzerki Egileen Elkartea) eta Asier Anduezak (LEB Jaialdiko Zuzendaria) osatutako epaimahaiak joan den udan kaleratutako deialdian jasotako 135 testuetatik irabazlea aukeratu dute.
Amaitzeko, lan irabazlearen zati baten irakurketa dramatizatua izango dugu.